Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxako mahastizaintzarako laguntzak onartu ditu, Krisi eta Trantsizioko Aldi Baterako (edo Ukraina izeneko) Esparruaren babesean, Europako Batzordeak 24.12.31ra arte luzatu duelarik, eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Nekazaritza Funtsaren (NBEF) laguntzak arintzea bilatzen jarraituko du, ardoa kanpoan sustatzeko

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 4.735.027 euro bideratu ditu mahastizainen etekinak konpentsatzeko. Eusko Jaurlaritzak ofizioz izapidetutako laguntza bat, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, sektorearekin adostutako sinplifikazio- eta bizkortze-konpromisoekin bat etorriz eta aparteko estatu-laguntzen "Ukraina Esparrua" delakoaren babesean.

Amaia Barredo sailburuak zehaztu zuenez, "egoeraren araberako neurria da, eta eskaintza eta eskariaren arteko desoreka ekonomikoki orekatzen laguntzen dio sektoreari. Hala ere, lanean jarraitzen dugu sektoreari Errioxa JDKren eremutik haratago egiturazko neurriak zehazten laguntzeko, eta neurri horiek gainerako autonomia-erkidegoetara eta mahastizaintzako eskualdeetara ere zabaltzeko, ardoaren sektoreko berregituraketari buruzko eztabaidari ikuspegi global batetik heltzeko egon daitezkeen estrategiei heltzeko ".

Barredoren arabera, estrategia horrek kalitatearen sustapenean eragingo du, eta, aldi berean, NBEFek finantzatutako hirugarren herrialdeetan sustapenerako laguntzak erraztu eta arintzea ahalbidetuko duten araudiak aldatuko dira, eta neurri bidezkoagoak jarriko dira abian Espainiako Estatuan laguntzak banatzeko.

"Prezioen garestitzeak, Estatu Batuen politika protekzionistarekin batera, eta Brexit-aren ondoriozko merkataritzarako zailtasunek, eta kontsumoan dauden joera eta kultura-aldaketek doikuntza bat eskatzen dute munduko ardo-ekoizpenetan, eta horrek Jatorri Deitura gehienak kaltetzen ditu. Zentzu horretan, salmentak % 7 inguru murriztu dira nazioarteko merkatuetan "gogorarazi du Amaia Barredok.

2023ko martxoaren 9an, Europako Batzordeak Krisi eta Trantsizioko Aldi Baterako Esparrua onartu zuen, Ukrainaren aurkako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatu-laguntzako neurriei buruzkoa. Ondoren, Europako Batzordeak erabaki zuen 2024ko ekainaren 30era arte atzeratzea Krisi eta Trantsizioko Aldi Baterako Esparrua pixkanaka ezabatzea, eskatutako babesak ezartzeko eta estatu kideei beharrezko neurriak aplikatzeko denbora emateko.

Europako Batzordeak Krisi eta Trantsizioko Aldi Baterako Esparruaren bigarren aldaketa bat onartu du, Errusiak Ukrainari eraso egin ondoren ekonomia babesteko estatu-laguntzako neurriei buruzkoa. Aldaketa hori 2024ko abenduaren 31ra arte luzatu da.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea