Eusko Jaurlaritza bat dator Zedarriak erakundeak Euskadiri eta EBri buruz egindako diagnostikoarekin, lehiakortasuna eta I+G+b bizkortzeko beharrari dagokionez, Draghi eta Lettaren txostenen arabera, EBn pisu industriala eta eragin politiko eta ekonomikoa irabazteari dagokionez, bai eta lankidetza publiko-pribatuari

Argitalpen-data: 

Zedarriak Euskadin garapen iraunkorra lortzeko kontratu sozial berri bat bultzatzeko helburuarekin bat datorren eragin publiko eta sozialerako sortutako erakundea da.

Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du Zedarriak-ek aurkeztutako azken txosten ekonomikoaren ondoren egindako lana, "Euskadi eta Europar Batasuna: oparotasun eta lehiakortasuneko helmuga partekatua" izenburupean.

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Europako esparrua aipatu du:

"Ados gaude europarroi dagokigula azeleragailua sakatzea, beste batzuek baino gehiago korritzeko. Txostenak Mario Draghik eta Enrico Lettak proposatutakoaren ildoko planteamenduak jasotzen ditu, Europar Batasunaren lehiakortasuna indartzeko industriaren, berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustu irmoak aldarrikatzen dituztenak, Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko jardun-arloak ".

"Badakigu une historikoa bizi dugula, eta jauzi kualitatibo bat emateko gai izan behar dugula, Euskadi Europaren berrindustrializazioaren aitzindari gisa kokatzeko".

"Jaurlaritzatik autoexijenteak gara eta bat gatoz Zedarriakekin Euskadirentzat etorkizuneko erronka askotan, bereziki industria bultzatzeko eta Europan – Europa gehiago eta industria gehiago – eragina irabazteko premian".

"Gobernu gisa egiten dugun lana da aurretik ditugun aldaketetara egokitzea eta aurrea hartzea, euskal industriak lehiakorra izaten jarrai dezan, I+Gko inbertsioan aurrera egitea, arlo horretan Europako herrialde aurreratuenen taldean kokatzeko, gizarte zibilarekin komunikazio arinagoa izatea eta EBren politiketan erabakitzeko gaitasun handiagoa izatea".

Gainera, Eusko Jaurlaritzak oso positibotzat jo du Zedarriak elkarteak egindako aldarrikapena: Euskadik protagonismo handiagoa izan behar du Europar Batasuneko erabaki ekonomiko eta finantzarioak hartzeko foroetan. "Ekonomia Itunari esker, autonomia fiskal eta finantzarioa duen herrialde bat gara, eta, horregatik, gai horietan berdinen arteko elkarrizketa aldarrikatzen dugu, Erkidegoko politikei edo Europako funtsen banaketari buruzko erabakietan zuzenean parte hartzea ekarriko duena", ondorioztatu du Jauregik.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea