Euskararen ofizialtasunaren eskakizuna EBrako, Gai Orokorretarako Ministroen Kontseiluaren agendako puntu bat izango da, maiatzaren 27koan

Argitalpen-data: 

Maiatzaren 27ko Gai Orokorren Kontseiluan berriro aztertuko da EBko hizkuntza-araubidea aldatzeko eskaera, Europar Batasunean euskarari, katalanari eta galizierari ofizialtasuna eman ahal izateko. Kontseiluaren agendan sartu da, bozkatu eta onartzeko.

EBko hizkuntza-araubidea aldatzeko, Gai Orokorren Kontseilua osatzen duten EBko estatuetako ordezkariek aho batez bozkatu eta onartu behar dute.

Gogoratu behar da 2023ko irailean Estatuak hizkuntza-araubidea aldatzeko eskaera aurkeztu ziola Ministroen Kontseiluari. Ondoren, Europako Batzordeak txosten bat aurkeztu zuen, behar teknikoak eta giza baliabideenak biltzen zituen aurrekontu-proiekzio batekin. Era berean, Kontseiluak aurrerapen jakin bat aurkeztu zuen txosten juridiko bati dagokionez. Beraz, hirugarren aldia izango litzateke EBn euskararen ofizialtasuna EBko Gai Orokorren Kontseiluaren bilkuretako agendako puntuetako bat bezala sartzen dena.

Informazio gehiago: Europar Batasunaren Gai Orokorren Kontseilua

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea