Euskararen ofizialtasuna EBn: EBko Gai Orokorretako Ministroen Kontseiluak uztailaren 18an agendan sartu du

Argitalpen-data: 

EBko hurrengo Gai Orokorretako Kontseiluak, uztailaren 18an egingo denak, berriro aztertuko du EBko hizkuntza-araubidearen aldaketa eta, ondorioz, euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasuna eskatzea EBn. Kontseiluaren agendan adierazten da puntua EBko estatuekin iritzia trukatzeko izango dela, eta bozketa egin daitekeela:

“Council Regulation amending Regulation No 1 determining the languages to be used by the European Economic Community (Legal basis: Article 342 TFEU). Exchange of views. (*) Item on which a vote may be requested”

Maiatzaren 27ko Gai Orokorretarako Kontseiluaren ondoren, non azkenean bozkatu ez bazen ere, Estatuen iritzia jaso zen, euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasuna lortzeko eskaerak Europako agendan jarraitzen du.

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea