Eusko Jaurlaritzak INGURA aurkeztu du, euskara online ikasteko plataforma digitala, edozein gailutatik, edozein lekutan eta edozein ordutan ikasteko aukera ematen duena.
INGURA HABEk bultzatutako proiektua da, Nafarroako Gobernuaren, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoaren eta Europar Batasunaren laguntzarekin.
POCTEFA mugaz gaindiko lankidetza-programa europar bat da, Espainia, Frantzia eta Andorrako mugako lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko sortua. POCTEFA 2021-2027 INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren akronimoa da.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea