Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak bi kudeaketa gomendio onartu ditu 2025-2026 aldirako, Euskadin prestakuntza indartzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko.
Alde batetik, Hezkuntza Sailarekin sinatutako gomendioari esker, 2025-2026ko prestakuntza programazioa sail horren mendeko ikastetxe publikoen bidez egin ahal izango da.
Bestalde, Lanbidek eta HABEk beste kudeaketa gomendio bat sinatu dute, euskarazko hizkuntza trebakuntzan oinarritua. 400.000 euroko finantzazioa izango du orotara, eta Lanbidek programatutako edo baimendutako prestakuntza ekintza kualifikatzaileetan parte hartzen duten edo parte hartu duten langabeei edo landunei zuzenduta egongo dira ikastaroak. Prestakuntza HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegietan eta autoikaskuntzako zentroetan garatuko da, Europako Erreferentzi Marko Bateratuko A1 mailatik C1 mailara, aurrez aurreko eta teleprestakuntzako modalitateetan.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea