Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro bideratuko ditu euskarazko adimen artifizialaren garapena Euskorpus proiektuaren bidez sustatzeko, 2025-07-22ko Gobernu Kontseiluan erabaki denez.
Jaurlaritzak indartu egin du euskarazko adimen artifizialaren aldeko apustua, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren baterako ekarpenarekin.
Euskorpus proiektuaren bidez, euskarazko kalitatezko corpus digitala garatu ahal izango da, hizkuntzaren teknologietan integratzen lagunduko du eta euskal ehun ekonomiko eta industriala dinamizatuko du.
Euskorpusek, guztira, 10,55 milioi euroko finantzaketa izango du 2025-2027 aldirako.
Ekimen horren bidez, Eusko Jaurlaritzak kultura- eta hizkuntza-aniztasunarekiko duen konpromisoa berresten du, Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren helburuekin lerrokatuta eta euskara kultur ondare immaterial gisa indartzen lagunduta.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea