Euskal sagardoak Europa barneko Jatorri Izendapena izango du, eta Euroeskualdeak babestuko du plan estrategiko berri baterako, Euskal AE, Nafarroa eta Iparraldea barneratuz

Argitalpen-data: 

"Garrantzitsuena: denbora gutxi barru, gure sagardoak Europa barneko “Euskal Sagardoa” jatorrizko deituraren labela izango du. Horrek babes handia emango dio gure sagardoen ekoizpenari eta merkaturatzeari. Ez bakarrik gure merkatuetan, beste estatu eta herrialde batzuetan ere ateak irekiko baitira, Japonian gertatu den bezala ", adierazi du Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak.

"Europan mahai bakoitzak edari bikainak izan ditzakeen leku bat badago, bertan gaude: Zuberoatik Arabaraino eta Bizkaitik Nafarroaraino doan ingurune atlantiko handi honetan: ardoak, txakolinak eta sagardoak”.

Sektoreak urrats bat gehiago egin du jatorrizko deitura lurralde elaboratzaileetara zabaltzeko, eta Euroeskualdearen laguntza izango du datozen 18 hilabeteetan sagarraren, sagardoaren eta sagardotegiaren Plan Estrategikoa osatzeko, Malus Bat izenarekin.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea