Euskal Finantza Aliantza Euskadi Europaren berrindustrializazioaren aitzindari gisa kokatzen lagunduko du: nazioarteko ziurgabetasunak bi eremuetan premiaz jardutea eskatzen du

Argitalpen-data: 

Imanol Pradales Lehendakaria buru dela egin da gaur Eusko Jaurlaritzaren eta bederatzi finantza-erakunderen (Euskal BGAE Federazioa, BBVA, Laboral Kutxa, Kutxabank, BBK Fundazioa, Kutxa Fundazioa, Vital, BasqueFik eta Elkargi) arteko protokoloa sinatzeko ekitaldia. Protokolo horrekin abian jarri da Euskal Finantza Aliantza, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak sustatuta. Ekimen hori lankidetza publiko-pribatuaren bidez lortu da, “gure finantza-ahalmenak bat etor daitezen eta Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta industrialaren zerbitzura jar daitezen”, eman du aditzera lehendakariak Bilbon, Euskal Autonomia Erkidegoko ehun bat agintariren eta finantza-arloko ordezkariren aurrean egindako ekitaldian.

Lehendakariaren iritziz, alde guztien artean sinatutako konpromisoak erantzuten dio Gobernuak, ziurgabetasuneko nazioarteko agertoki batean, “barne-ekonomia babestuko duten soluzioak bilatzeko” duen erantzukizunari. Horrek “erantzukizunak bere gain hartzea, indarrak batzea eta gure esku dauden gaitasun guztiak aktibatzea eskatzen du. Europan eta Euskadin premiaz jardutea eskatzen du”.

Azken batean, Euskal Finantza Aliantza berriak finantza-ahalmen propioak aktibatu nahi ditu, Euskadi Europaren berrindustrializazioaren punta izan dadin.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea