Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak 2024an industriara bideratutako laguntza-programa nagusien balantzea eman du ezagutzera Gobernu Kontseiluan, gehienak SPRI Taldearen bidez bideratuak.
"Euskadi Europan berrindustrializazioaren aitzindari izatea nahi badugu, sektorearen eskutik eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako industria-politikaren alde egin behar dugu".
EUSTATek berriki emandako datuen arabera, Euskadik I+Gn 2023an egin zuen inbertsioak goia jo zuen, lehen aldiz 2.000 milioi eurotik gora helduz (2.002 milioi) aurreko urtean baino 208 milioi gehiago, eta 2022ko erregistroen aldean % 11,6ko hazkundea ekarri baitzuen.
Inbertsio hori BPGren % 2,16ren parekoa da -serie historikoko daturik onena-, eta horrek aukera ematen dio autonomia-erkidegoari EB-27ko 2022ko datuarekiko duen aldea murrizteko, BPGren % 2,27koa baitzen.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea