Eusko Jaurlaritzak Euskadi Globala estrategiaren oinarriak partekatu ditu Madrilen egindako gosari diplomatiko batean, Euskadiren nazioarteko loturak indartzeko topagune gisa balio izan duena. Euskal ordezkaritzak Madrilen duen egoitzan egindako bileran, Ander Caballero Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiak Atlantikoko Makroeskualdea sortzeak interes komunak defendatzeko duen garrantzia azpimarratu du, besteak beste. Eusko Jaurlaritza, beste kargu batzuekin batera, Europako Gaietarako zuzendari Mikel Antonek ere ordezkatu du.
Gosarian izan diren EBtik kanpoko beste herrialde batzuekin batera, EBko gobernu kideen ordezkaritza izan da:
Pamela Preusche, Alemaniako Politika Gaietarako ministroa
José De Pierpont, Belgikako ministro kontseilaria
Charlotte Brial, Frantziako kabineteburu eta aholkulari politikoa
Finlandia, Herbehereak, Portugal eta Txekiar Errepublika izan dira lan-bileran parte hartu duten beste herrialdeetako batzuk.
Gosari horrez gain, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiak aldebiko bilerak egin ditu aste honetan Poloniako eta Irlandako ordezkari diplomatikoekin, besteak beste.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea