Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Euskadi 2030 Industria Plana aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean.
"Ziurgabetasun ia erabatekoa dagoen une honetan, plan honek gure ziurtasunen alde egiten du: industria gehiago eta Europa gehiago", adierazi du.
Plana Euskadiko gainerako erakunde publikoen, Europako Batzordearen, industria-klusterren, enpresa-erakundeen eta industria-liderren ekarpenekin garatu da.
Europako lehentasun estrategikoei erantzuten die: berrikuntza, deskarbonizazioa, autonomia estrategikoa eta desburokratizazioa. Horrela, kontinentea berrindustrializatzeko prozesuari laguntzen dio.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea