Europaren Eguna: Eusko Legebiltzarrak bere egoitza urdinez argiztatu zuen eta Eurobasquerekin Europar Batasunari eta bizi dituen krisiei buruzko jardunaldi bat antolatu zuen, Europako bi parlamentari ohi gonbidaturik

Argitalpen-data: 

Eusko Legebiltzarrak bat egin zuen Europaren Eguna ospatzeko ekitaldiekin, eta legebiltzarraren egoitza urdinez argiztatu zuen, kolore horrek batasuna sinbolizatzen baitu. Gogoratu zuen aurten 75 urte betetzen direla Schuman Adierazpenetik. Adierazpen horrek Europar Batasunaren oinarriak ezarri zituen eta Europan oparotasun, bake, demokrazia, elkartasun eta lankidetzako aurrekaririk gabeko garai baterako bidea erraztu zuen.

Gainera, Eusko Legebiltzarrak jardunaldi bat egin zuen hilaren 7an, "Europa batu bat krisiari erantzuteko" lelopean. EuroBasquerekin batera antolatutako topaketan, Europako bi parlamentari ohik egungo krisi egoera gainditzeko hausnarketak partekatu zituzten: Garcia Margallo eta Ruiz Devesa. Legebiltzarraren webgunean esku-hartze osoen bideoak ikus daitezke.

Ikus bideoa (Iturria: Eusko Legebiltzarraren webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea