Europako Natura 2000 Sareak Txingudiko badian dituen eremuak ibilbide berri batekin lotu dira, oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna eta balio ekologiko handia babestea bateragarri eginez

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du Pierre Loti oinezkoen eta bizikleten ibilbide berria Irunen; 1,2 km-ko ibilbidea, Plaiaundi kaletik abiatu eta Iparralde hiribidera iristen da, Ekoetxea ingurumen-zentroaren ondoan. Ibilbide berriak 3,4 milioi euroko aurrekontua izan du, eta bi tartetan banatu da.

Txingudiko badiaren ingurunea KBE (Kontserbazio Bereziko Eremua) eta HBBE (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua) izendatu dute Europako Natura 2000 Sarearen barruan. Ingurune horretan daude Hondarribiko Jaitzubia, Plaiaundi, Bidasoako Uharteak eta Bidasoaren ertzak Irunen. Ramsar Hitzarmenaren arabera, Nazioarteko Garrantzia duen Hezegunea ere bada. Horregatik guztiagatik, ingurumen-kalitate handiko ingurune batean gaude, bertako habitat naturalengatik eta bertan dauden flora- eta fauna-espezieengatik. Beraz, ibilbide berriaren proiektua balio ekologiko handiko eremu batean garatu da, natura-ondarea erabat errespetatuz.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea