Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak 2025ari dagokion oinarrizko laguntza materialaren programa kudeatzeko lankidetza-hitzarmenaren eredua aurkeztu dio Gobernu Kontseiluari, 2021-2027 aldirako Europako Plus Gizarte Funtsaren (EGF+) esparruan.
Programa honen helburua da kalteberatasun-egoeran dauden adingabeak ardurapean dituzten familientzako laguntzak ematea, elikagaien eta higienearen truke truka daitezkeen txartel edo baleen bidez.
Programarako gehieneko zenbatekoa 3.916.123 eurokoa da, eta EGIF+ek eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2025erako Aurrekontu Orokorrek kofinantzatuko dute.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea