Etxebizitza turistikoak: Hurtado sailburuak azaldu du Iraupen Laburreko Alokairuen Europako Araudiagatik Leihatila Bakarra ezarri dela, bertan inskribatu beharko direla, eta nola balioko duten legez kanpoko alokairuak zigortzeko, Legebiltzarreko galderei erantzunez

Argitalpen-data: 

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, Errentamenduen Leihatila Digital Bakarraren erregistro berriari buruzko galdera bati erantzuteko.

Iraupen Laburreko Alokairuen Europako Erregelamendua betez, Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak plataforma hori jarri du martxan, eta turismo-etxebizitza guztiak Estatuko erregistro berri batean inskribatzera behartuko ditu.

"Legez kanpoko iragarkiak kentzeko plataformekin negoziatzen jarraitzen dugu. Batzuek laguntzen dute, beste batzuek ez. Eta nahiz eta orain arte ezin izan ditugun plataformak zuzenean zigortu muga juridikoengatik, hori aldatu egingo da Europako araudi berriarekin ", adierazi du.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea