Etxebizitza Kolektiboaren Europako Sariak Euskadi EBn erreferentzia berritzaile gisa kokatzea du helburu, Europako etxebizitza-eredu bereizgarri eta ongizate-estatuaren egituratzaile horren behatoki izanik

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok "Elkarbizitzen. Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria" erakusketaren aurkezpeneko prentsaurrekoan hartu du parte. Erakusketa ekainaren 1era arte Euskadiko Arkitektura Institutuan bisitatu ahal izango da.

Bere hitzaldian, Itxasok aldarrikatu du Euskal Autonomia Erkidegoak "etxebizitza-politika berritzaileak eta Europan erreferentziazkoak" bultzatzeko zeregina duela.

Euskadiko Arkitektura Institutuak eta Bordeleko Arc en Rêve Centre d 'Architecture zentroak bultzatutako, eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren laguntza jasotzen duen erakusketak etxebizitza kolektiboak Europaren ongizate-estatua egituratzeko elementu gisa duen zereginari ematen dio balioa.

Itxasok gogorarazi du etxebizitza kolektiboa funtsezko eredua dela Europan, baina ez dagoela bermatuta munduko beste eskualde batzuetan. “Etxebizitza kolektiboa eta espazio publikoa hiri europarraren funtsezko bi elementu dira. Ezin ditugu ziurtzat eman: babestu egin behar ditugu eta gure gizarteen funtsezko balio gisa aldarrikatu", adierazi du.

Saria bi urtez behin egingo da, eta Europako etxebizitza kolektiboaren behatoki gisa sendotzea du helburu, joerak aztertzeko eta hiri-habitataren etorkizunari buruzko eztabaida kritikoa sustatzeko.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea