Etxebizitza industrializatua: Itxaso sailburuak hub edo lankidetza-gune bat eta ziurtagiri ofizial berri bat iragarri ditu, gai honi lotutako eta EBko Next funtsek finantzatutako Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoari (ESEPE) buruzko jardunaldi batean

Argitalpen-data: 

Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak Etxebizitza Industrializatzeko ESEPEaren jardunaldia inauguratu du gaur. Jardunaldia Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrarekin (Build:INN) lankidetzan antolatu da, eta mezu garrantzitsua helarazi du: “Etxebizitza Industrializatzeko HUBa sortuko da, eta 2026an Euskadiko etxebizitza babestuen industrializazio-maila egiaztatuko duen lehen ziurtagiri ofiziala eratuko da”, iragarri du Itxasok.

PERTE edo ESEPEak Eraldaketa eta Suspertze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoak dira, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean (SEEP edo PRTR) integratzen direnak; Estatuko tresna horretara bideratzen dira Europa mailako Suspertze eta Erresilientzia Tresnaren funtsak, COVID-19aren pandemiak kolpatu ondoren Europar Batasuneko Susperraldi Ekonomikorako Europako Batzordeak 2020tik abiarazitako Next Generation EU planaren osagai nagusiarenak.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea