Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak iragarri duenez, Visesak Antzina Hiribidean, Zumarragako Eitzaga inguruan, alokairuan eraikitako 72 etxebizitza babestuen esleipendunak beren etxe berrietan sartu ahal izango dira urrian zehar. Eremu berean, gainera, oraindik esleitu gabeko beste 36 etxebizitza sozial eraiki dira, nahiz eta Jaurlaritzaren asmoa horiek ere urrian entregatzea den. Guztira, bi sustapen horiek 14.633.493,73 euroko baterako inbertsioa ekarri dute, eta horietatik 4.653.371,98 euro ( % 31,8) Europar Batasuneko Next Generation funtsekin finantzatu dira.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
Itxaso sailburuak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Visesak Gipuzkoako udalerrian sustatutako alokairuko babes ofizialeko 24 etxebizitzaren sustapen berria bisitatu dute. Sustapen honetako obra-aurrekontua 3.987.653,39 eurokoa izan da. Zenbateko horretatik, Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak 1.107.112 euroko laguntza eman du Europar Batasuneko Next Generation funtsen bidez, hau da, azken kostuaren % 27,76.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea