Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak, David Lucas Etxebizitza eta Hiri Agendako Estatu idazkariak eta Xabier Txurruka Zarauzko alkateak Visesak Zarauzko Salberdin eremuko R-9 lursailean abian duen alokairuko babes ofizialeko 91 etxebizitza (aBOE) sustatzeko lanak bisitatu dituzte astelehen honetan, zehazki, Bizkaia kaleko 34 eta 36 zenbakietan.
Itxasoren iritziz, “nabarmentzekoa da hainbat ekimenen batura —Europako funtsena, erakundeen arteko lankidetzarena, lurzoruena eta etxebizitza turistikoen hedapenari muga jartzearena—, gaur egun etxebizitzaren funtzio sozialari begira espekulazio suntsitzailearen menpe dagoen merkatua onbideratzeko”.
Proiektua Next Generation EU funtsek kofinantzatzen dute, Etxebizitza eta Hiri Agendako Ministerioarekin egindako hitzarmenaren bidez. Lau milioi euro inguru eman ditu (kostuaren % 20), eta Eusko Jaurlaritzak gainerako % 80a hartu du gain.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea