Finantzen Euskal Institutuak (FEI), Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailari atxikitako finantza-erakunde publikoak, 20 milioi euroko mailegua eman dio CIE Automotiveri, automobilgintzaren sektorean erreferentzia den euskal industria-taldeari.
CIE Automotive enpresari emandako mailegu horrekin, Eusko Jaurlaritzak automobilgintzaren sektorearen aldeko apustua balioesten jarraitzen du, Euskadiko ekonomiaren funtsezko zutabe gisa, industria-ekoizpenaren % 25 baino zertxobait gehiago baita, eta 40.000 langile inguru baititu EAEn.
Oraintsuko beste adibide bat "Emisio Gutxiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa abian jartzea da, Industriaren Defentsarako Taldearen barruan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko. Programa horrek Euskadi Europako abangoardian kokatzen du, EBko programarik osatu eta aurreratuenetako batekin, eta errepideko garraioaren deskarbonizazioaren aldeko neutraltasun teknologikoaren aldeko apustu irmoa egiten du; Estatuko MOVES programaren bidez auto elektrikoaren alde egiten den apustuaren osagarria da, EBko Next funtsekin batera finantzatuta azken hori. MOVES akronimoa "Mugikortasun eraginkor eta jasangarriarekin" lotzen da.
"Euskadi protagonista izan daiteke Europako berrindustrializazioan, bereziki funtsezko sektoreetan, hala nola automobilgintzan", azpimarratu du Mikel Jauregi Industria sailburuak.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea