Javier Cortés eLankidetzako eta Elkartasuneko Euskal Agentziako zuzendari berriak lankidetza deszentralizatuari buruzko hirugarren txostena aurkeztu zuen.
Azterlanak Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) 12 herrialdetako eskualdeetako eta tokiko gobernuen datuak erakusten ditu. 2022an, estatu azpiko gobernu horiek 3.534 milioi dolar bideratu zituzten garapenerako laguntza ofizialera, aurreko urtean baino % 16 gehiago. Gorakada hori, batez ere, Ukrainako krisiaren ondorio da, lurralde propioan egindako gastuaren garrantzia areagotu baitzuen laguntza deszentralizatuko aurrekontuetan.
Aurkezpena Parisen
Joan den martxoaren 19an, eLankidetza erakundeak txostena aurkeztu zuen Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundean (ELGA), Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioarekin eta erakundearen aurrean Espainiak duen ordezkaritza iraunkorrarekin batera. Topaketan lankidetza deszentralizatua eta Euskadik Garapenerako Laguntza Ofizialari egindako ekarpena nabarmendu ziren.
Ekitaldian ehun bat ordezkarik parte hartu zuten, besteak beste, Carsten Staur, Garapenerako Laguntza Batzordeko (CAD) presidentea; Axel de la Maisonneuve, CADek Europar Batasunean duen ordezkaria; Pilar Garrido, ELGAko Garapenerako Lankidetzako zuzendaria edo Sebastiene Vauzelle, 2030eko Tokiko Koalizioko Idazkaritzako arduraduna.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea