Ekonomia urdina: Barredo sailburuak EBk itsasertzaren kudeaketa jasangarrian dituen erronkei eta bere aukera soziolaboralei, estrategiei, ekimenei eta tresnei buruz aritu da ikastaro batetan

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Amaia Barredoren ustez, "itsasertzeko garapena, landa-eremukoa bezala, gure gazteentzako aukera izan behar da, bertan Europar Batasuneko Ekonomia Urdinean aurreikusitako jarduerak sor baitaitezke, ingurunea errespetatzen dutenak eta gizarte-aberastasuna sortzen dutenak".

Sailburuak amaiera eman dio Donostiako Miramar Jauregian egin den "Europaren erronkak itsasertzaren kudeaketa iraunkorrean" ikastaroari.

Europako Parlamentuak eta Europar Batasuneko Kontseiluak kostaldeko eremuen kudeaketa integratuari buruz egindako gomendioak eta Europako Batzordearen "Europarako estrategia" izeneko komunikazioak onartzen dute Batasunaren politikek eta tresnek transferentzia laguntzen eta berresten dutela.

"Ezin dugu ahaztu Europar Batasunak planteatzen duen kudeaketa integratu hori modu parte-hartzailean, dinamikoan eta egokitzailean ulertu eta testuinguruan kokatu behar dugula, betiere garapen iraunkor integrala, ingurumenekoa, soziala eta ekonomikoa bilatuz", adierazi du Barredok.

Ikastaroan, Europako, Estatuko eta Euskadiko esperientziak eta ekimenak ezagutu dira, itsasertzeko gobernantza-eredu berrien antolamenduaren, kudeaketaren eta ekimenen arloan.

Arrantzaren arloko ordezkaritza Bruselan

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 1ean hartu zuen bere gain arrantzaren arloko seihilekoko ordezkaritza autonomikoa Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluaren eta bere lantaldeen aurrean. Amaia Barredok adierazi duenez, “orain Bruselan arrantzarekin eta itsasertzaren garapenarekin lotuta sortutako jarduera koordinatzea, proposatzea eta penintsulako kostaldeko autonomia-erkidego eta hiri bakoitzari helaraztea dagokigu”.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea