Leandro Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordeak, azaldu duenez, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren Hirugarren Jarraipen Batzordeak, ministerioen eta Europako Batzordearen partaidetzarekin, "autonomia-erkidego bakoitzeko bitarteko kudeaketa-erakunde bakoitzaren gauzatze-maila aztertu du, baita Estatuko administrazio orokorrak gauzatzen duen EIAAF-ren zatiarena ere. Badirudi dena bide onetik doala eta erritmo egokian. Erkidegoak autonomia gehiago eskatzen dute, 2028´tik aurrera, EIAAF kudeatzeko "
"Europako Batzordeak gaur aurreratu du zer izango litzatekeen 2027aren osteko urte anitzeko finantza-esparrua. Badirudi gidalerroak bi aste barru argitaratuko direla, kide bakoitzari esleituko litzaiokeen "funts anitzeko Estatuko gutun-azal bakarra" egoteko aukerarekin, eta estatuko arrantzari eta akuikulturari buruzko aurrekontua jasoko luke, baita Europar Batasunaren beste politika esklusibo batzuei buruzkoa ere, hala nola NPB´ren zatiari dagokiona”, (Nekazaritza Politika Bateratuari).
"Badirudi estatu kideei maniobra-tartea utziko litzaiekeela plan orokor horren barruan 2028´tik aurrera. Diskrezionalitatea utziko litzateke "funts anitzeko gutun-azal" hori erabiltzeko eta arrantza-politika bateratuaren helburu orokorrak betetzeko aurreikusten den aurrekontu-kopurua aplikatzeko" adierazi du Leandro Azkuek.
Azkuek, Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Arrantzako zuzendariarekin batera, Europar Batasunaren Arrantzako eta Itsasoko Politikak eta ozeanoen nazioarteko gobernantzarako agenda babesten dituen EIAAF, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren Hirugarren Jarraipen Batzordean parte hartuko du.
Asturiasen, Xixongo Unibertsitate Laboralean, antolatu den topaketan Penintsulako kostaldeko autonomia-erkidego guztiek parte hartuko dute. Bertaratuek EIAAFen azken exekuzioa aztertuko dute, erronka eta lorpen nagusiak ebaluatuz. Horrez gainera, EIAAF´en birprogramazioa eta malgutasun mekanismoa ere aztertuko dituzte, programa gauzatzean egindako aurrerapenekin eta Europako funtsen exekuzio finantzarioaren arauari buruzko “N+3” izenekoa betetzearekin lotuta. Arau horrek ezartzen du urteko esleipena, gehienez, dagokion urtean eta hurrengo hiru urteetan gauzatu behar dela. Ostera, epe horretan egin gabeko laguntza galdu egiten da.
Xixonen egiten ari diren jardunaldian eztabaidatuko diren beste gai batzuk izango dira iruzurraren aurkako borroka, berdintasunerako eta belaunaldi-erreleborako baldintza egokiak eta 2027 ondorengo urte anitzeko finantza-esparrua.
Bertaratuek EIAAFen onuradun den akuikultura-proiektu bat bisitatu dute. Bere izenean kontzeptu hori ez izan arren, aurretik EIAF funtsaren laguntza izan zuen ere.
EIAAFk lau lehentasun ditu: arrantza jasangarria sustatzea eta uretako baliabide biologikoak berreskuratzea eta kontserbatzea; akuikulturako jarduera jasangarriak sustatzea, bai eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzea eta merkaturatzea ere, horrela Batasuneko elikagaien segurtasunari lagunduz; ekonomia urdina egitea eta arrantza- eta akuikultura-komunitateak garatzea; eta ozeanoen nazioarteko gobernantza indartzea itsaso eta ozeanoak seguruak, babestuak, garbiak eta modu jasangarrian kudeatuak izan daitezen.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea