EBko Nekazaritza Politika Bateratua (NPB): Nekazaritza Ezagutzaren Informazio Sistemak (AKIS) eta horien foroak, ekainaren 13an Arkauten izango dena barne, Europa mailako ekimen bat dira, eta funtsezko rola hartu dute NPBn, eta EIP Agri ere mugiarazten dute, Europako Nekazal Berrikuntzako Partenariatuak

Argitalpen-data: 

Datorren ekainaren 13an, Arkauteko Etxaldean, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak "AKIS Foroaren IV. Topaketa, ezagutzaren transferentziarako" irekiko du.

Nekazaritzako Ezagutza eta Berrikuntza Sistemak, AKIS (Agricultural Knowledge Information System) izenez ere ezagutzen direnak, 2008an sortu zen Europako ekimen bat dira, nekazaritzako elikagaien esparruko erronkei aurre egiteko, sektore lehiakorra lortzeko, gizartearen eskaeretara eta sektorearen erronketara egokitzeko gai izango dena.

Denboraren joanean, garrantzi handiagoa dute; izan ere, funtsezko zeregina dute 2021-2027 Nekazaritza Politika Bateratuan (NPB), eta NPBren Plan Estrategikoaren Zeharkako Helburuan sartzen dira.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

Foroa hasterakoan argitaratutako oharrean, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du AKISek, Euskadin, berrikuntza sustatzen duela lankidetzan, Nekazaritzako Berrikuntzaren Europako Partenariatuak diren EIP Agri Talde Operatiboak sortuz.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea