Donostiak Euskadiko 2024-25 Biodibertsitatearen Gizarte Foroaren topaketa hartu du. Urtero parte hartzeko gune bat da, naturaren kontserbazioan parte hartzen duten eragileen arteko topaketa eta elkarrizketarako.
Foroaren irekiera Josu Bilbao Ingurumen sailburuordeak egin du.
"2010 eta 2021 urteen artean, Euskadik 203 milioi euro inbertitu ditu Natura 2000 Sarea hobetzeko, bai habitatetan, bai arriskuan dauden espezieetan", nabarmendu du sailburuordeak. Natura 2000 Sarea Europar Batasunaren tresna nagusia da naturguneak eta biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko. Gaur egun, Euskadiko lurraldearen % 23 eremu babestua da.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea