Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak gogorarazi du: urtarrilaren 1´etik aurrera ontziak markatzeko eta etiketatzeari buruzko informazioa emateko neurri berriak sartuko direla indarrean.
Besteak beste, aipatu du Europar Batasuneko Kontseiluak ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko araudia onartu zuela abenduaren 17an. Arau berriek nabarmen gutxituko dute ontzi-hondakinen sorrera, berrerabiltzeko helburu lotesleak ezartzean, erabilera bakarreko ontzi mota jakin batzuk mugatzean eta eragile ekonomikoei ontzien erabilera ahalik eta gehien murrizteko exijitzean. Erregelamenduak ontzien bizi-ziklo osoa hartzen du.
Arau berriek, besteak beste, honako baldintza hauek jasotzen dituzte ontzietarako: 2030 eta 2040rako helburuak, birziklatutako edukiaren gutxieneko ehunekoari dagozkionak ( % 65 arte erabilera bakarreko plastikozko botiletarako, hemendik 2040ra); ontzien pisua eta bolumena ahalik eta gehien murriztea, eta beharrezkoak ez diren ontziak prebenitzea; substantzia kezkagarriak ahalik eta gehien murriztea, bereziki elikagaiekin kontaktuan jartzeko ontziak merkatuan sartzea murriztuz, baldin eta substantzia perfluoroalokatuak eta polifluoroalokatuak (PFAS) badituzte atalase jakin batzuk gainditzen badituzte.
Etiketatzeari, markatzeari eta informazioari buruzko betekizunek (adibidez, materialen osaerari edo birziklatutako edukiari buruzkoak) erraztu egin beharko lukete kontsumitzaileak egindako bereizketa eta erabakiak hartzea.
EBn birziklatze-ehunekoak handitu badira ere, ontziek sortutako hondakinen kopurua azkarrago igotzen da birziklatutako ontzien kopurua baino. 2022an, EBk ia 186,5 kilogramo ontzi-hondakin sortu zituen pertsonako, eta horietatik 36 plastikozko ontziak ziren. Horrek esan nahi du egunero kilogramo erdi ontzi-hondakin sortzen direla pertsona bakoitzeko EBn.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea