Maiatzaren 10ean ospatuko den Hegazti Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta, Aranzadi Zientzia Elkarteak Euskadiko lehen Hegazti Migratzaileen Atlasa aurkeztu du. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du.
Juan Arizaga Aranzadiko Ornitologia Saileko zuzendariak egin du aurkezpena, eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako eta hiru foru-aldundietako ordezkariak. "Euskadi, herrialde txikia izan arren, hegaztien migraziorako funtsezko eremu batean dago Europa mendebaldean, kokapen geografiko berezia duelako", adierazi du Arizagak.
Bestalde, Josu Bilbaok, Ingurumen sailburuordeak, azpimarratu duenez, "Europan gure naturaguneak kontserbatzeko eta mantentzeko gehien inbertitzen dugun lurraldeetako bat gara, horietako ia % 25 EBk definitutako Natura 2000 Sareak babestutako eremuak direla jakinda".
Europar Batasunak katalogatutako eremu babestuaren beste kategoria bat hegaztientzako babes bereziko HBBEena edo eremu naturalena da, eta garrantzi berezia du desagertzeko arriskuan dagoen hegazti-fauna kontserbatzeko.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea