Donostiako Sustapen agentziaren eta Donostiako enpresa berrien ordezkaritza bat Turin bisitatzen ari da. Gaur egun, Portugalgo Braga hiriarekin batera, 2024-25 Berrikuntzaren Europako Hiriburua da, eta Europar Batasunak saritu du, herritarren onurarako dituen irtenbide berritzaileengatik. Europako Batzordeak kofinantzatutako eskualde arteko programetan (Interreg) parte hartzeaz baliatuta, horrelako bidaiak egiten dira agentzia hiria nazioartean berrikuntza-nodo gisa kokatzeko egiten ari den apustuaren zati gisa. Zehazki, Donostiak eta Turinek talentuari buruzko ECORIS3 proiektuan lan egin zuten.
Ikus informazio osoa (Iturria: Donostia Sustapena agentziaren webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea