Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Deustu Fundazioa) egindako Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Digitalazko DESI 2024 txosten berriak lurraldearen lidergoa nabarmentzen du azpiegitura digitaletan Europa mailan.
Hamarkada digitalaren testuinguruan Europako Batzordeak garatutako metodologiari jarraituz, azterlanak Euskal Autonomia Erkidegoak Europar Batasuneko estatu kideei dagokienez izan duen posizionamenduaren eta bilakaeraren analisi holistikoa aurkezten du 27 adierazletan, lurraldearen eraldaketa digitalerako funtsezkoak diren 4 dimentsiotan multzokatuta.
Euskadik maila altuak ditu gaitasun digital orokorretan, Europako batez bestekoaren gainetik dago adierazle guztietan, eta Europako rankingaren lehen hamar posizioen artean dago txostenean aztertutakoen % 74an. Esate baterako, EAE lehen postuan dago zuntz-estalduraren Europako rankingean (familien % 95,9) eta banda zabal mugikorraren ezarpenean ( % 99,9). Gainera, posizio nabarmenak ditu 5G estalduran eta beste azpiegitura aurreratu batzuetan, lidergoa berretsiz eta 2030erako Europako Hamarkada Digitalaren helburuekin bat eginez.
Ikus informazio osoa (Iturria: SPRI Taldearen prentsa-webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea