Bilbok eta Usurbilek zilarra lortu dute Inklusio eta Aniztasunaren Europako Hiriburuen 2025eko Sarietan, jatorria, etnia, sinesmenak, sexualitatea, desgaitasuna edo adinaren kudeaketagatik hainbat arlotan; enplegua, hezkuntza, garraioa, segurtasuna, gazteria, kirola, berdintasuna, immigrazioa eta arreta

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak EBko Aniztasunaren Hilabeteari hasiera emateko, Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburuak 2025 sariaren irabazleak iragarri ditu: Herbehereetako, Finlandiako, Portugalgo, Espainiako, Italiako eta Poloniako hiri eta udalerriak. Horiek dira inklusioaren sustapenaren adibide nagusiak, sexua, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa direla eta.

50.000 biztanletik gorako tokiko agintarien artean, Zilarrezko Saria Bilborentzat da, enpleguaren, hezkuntzaren, garraioen, segurtasunaren, gazteriaren eta kirolaren arloetako balioetara bideratutako ekimen intersekzionalengatik.

50.000 urtetik beherakoen artean, Zilarrezko Saria Usurbilentzat da (Gipuzkoa), ikuspegi inklusiboagatik eta genero-berdintasunari, migratzaileen integrazioari eta arretaren erantzunkidetasunari eskainitako ikuspegiagatik.

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

Hadja Lahbib Europar Batzordeko Nazioarteko Lankidetza eta Garapeneko komisarioak aurkeztu zuen sariak emateko ekitaldia. Hala, Bilbori saria ematean, hiriaren perspektiba intersekzionala, Balioen Agiria eta Bilbao Balioen Hiria proiektua azpimarratu zituen. 50.000 biztanletik gorako modalitatean, urrezko saria Utrechek (Herbehereak) irabazi zuen, eta brontzezkoa, Krakoviak (Polonia).

50.000 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeen kategorian, urrezko saria Mariehamnek (Finlandia) jaso zuen; zilarra, Usurbilek, eta brontzea, Settimo Torinesek (Italia).

Sari hori Europako Batzordearen ekimen bat da. Sarien kontzeptua Europako Batzordeari kontsulta eginda landu da, Justiziaren eta Kontsumitzaileen Zuzendaritza Nagusia, Eskualde eta Hiri Politikaren Zuzendaritza Nagusia, Enpleguaren Zuzendaritza Nagusia, Gizarte Gaien eta Gizarteratzearen Zuzendaritza Nagusia, Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusia eta Idazkaritza Nagusia barne. Era berean, Eskualdeetako Komitearekin ere landu da.

Gainera, Europako zenbait entitate eta erakundek ere lagundu dute prozesu horretan, esaterako: Europako Kontseiluaren Kulturarteko Hiriak (Bilbok Kulturartekotasun Sailaren bidez hartzen du parte bertan), Eurocities (Bilbo kide aktiboa da udal-sail eta -erakunde batzuen bidez), ECCAR, UNESCO (Bilbao Ekintzaren bidez parte hartzen du Bilbok Diseinuaren Hiri gisa), RCN eta CEMR.

Sari-banaketak hasiera emango dio Europar Batasunaren Aniztasunaren Hilabeteari, zeinaren bidez sentsibilizatu nahi baita aniztasunak eta inklusioak lan-eremuan eta gizartean duten garrantziaz.

Europar Batasunaren Aniztasunaren Hilabeteak aitortza egiten die erakundeek gizarte osoaren onurarako berdintasunezko ingurune inklusiboak sortzen laguntzeko egiten dituzten ahaleginei. Hain zuzen, ekimena Europako Batzordeak diskriminazioari aurre egiteko eta askotariko lan-ingurune inklusiboak sustatzeko hartutako konpromisoaren parte da.

Ikus informazio osoa (Iturria: Bilboko Udalaren  webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea