Automobilgintza: Next funtsak industria horretan adimen artifiziala duten berrikuntzak diruz laguntzen ari dira, auto elektrikoaren ESEPEaren kasuan bezala, hori delarik ekonomia berreskuratzeko eta eraldatzeko proiektu estrategikoetako bat

Argitalpen-data: 

Spool Sistemas Elgoibarko enpresa bat da, automobilgintzarako aluminiozko piezen injekzioan espezializatua eta bere ekoizpenaren % 65 esportatzen duena. Konpainiak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren laguntza jaso du. Programa horren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan AA-ren erabileran oinarritutako proiektuak babestea da.

Salmenten % 65 Txina, Brasil, Hegoafrika edo Mexiko bezalako hamabost bat herrialdetara esportatzen da, Europako merkatuaz gain.

Auto elektrikorako teknologia garatzera bideratu den ESEPE baten funtsak lortu dituen euskal enpresetako bat izan da.

PERTE edo ESEPEak Eraldaketa eta Suspertze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoak dira, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean (SEEP edo PRTR) integratzen direnak; Estatuko tresna horretara bideratzen dira Europa mailako Suspertze eta Erresilientzia Tresnaren funtsak, COVID-19aren pandemiak kolpatu ondoren Europar Batasuneko Susperraldi Ekonomikorako Europako Batzordeak 2020tik abiarazitako Next Generation EU planaren osagai nagusiarenak.

Ikus informazio osoa (Iturria: SPRI Taldearen webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea