Eusko Jaurlaritzak Automobilgintzako Mahai Sektorialaren lehen bilera egin du, egungo muga-zergen egoerak gehien eragiten dien sektoreetako enpleguak eta enpresak babesteko eta defendatzeko erantzun bateratu publiko-pribatua koordinatzeko.
Gaur egun, automobilgintzaren euskal sektoreak % 27,5eko muga-zerga du ( % 25 gehi % 2,5). Estatu Batuekin negoziatutako akordioaren arabera, % 15 aplikatuko da Europar Batasunak dagokion muga-zergen beherapenerako legegintza-prozedura hasten duen hilaren lehen egunetik.
Bestalde, agerian geratu da gaur egun automobilgintzak Europan bizi duen ahultasun-egoerak, ibilgailu elektrikorako trantsizioak, erregulazio-presioak eta eskariaren dezelerazioak markatuta, areagotu egiten duela euskal sektorearen ahultasuna Estatu Batuetako merkatura sartzeko baldintzetan izandako aldaketen aurrean.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea