Arrantza: Eusko Jaurlaritzak laguntza eman die Europar Batasunaren eta Senegalen arteko akordio bat ez berritzeagatik kaltetutako ontziei

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 160.000 euro emango dizkie Europar Batasunaren eta Senegalen arteko akordioaren amaierak eragindako arrantza-ontziei. "Ontzi horiek erabateko mendekotasuna dute Arrantza Jasangarrirako Lankidetza Akordioaren Protokolo honen indarraldiarekin", zehaztu du Amaia Barredo sailburuak. Berritu ez den azken protokoloa sinatu zenetik bost urtez indarrean egon ondoren, Europar Batasuneko flotak ezin du inolako arrantza-jarduerarik egin iazko azarotik.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea