Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bere ezinegona helarazi dio Espainiako gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari, Europako erakunde eskudunei bidal diezaien. Berdelaren kuotari dagokionez, egungo behin-behineko esparrua zuzentzea eta Europar Batasunak kostaldeko estatuekin negoziatzeko jarrera argia izatea eskatu du.
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Ministerioari eskatu dio, halaber, Europako Batzordeari eska diezaiola Europar Batasunean legez kanpoko arrantzatik datorren berdelaren inportazioa eragozteko Batasuneko tresna juridikoak berehala aktibatzeko, baldin eta EBtik kanpo kostaldeko estatuek kuotak autoesleitzeko lortutako akordioak jarraitzen badu.
Eusko Jaurlaritzak etengabe hitz egiten du sektorearekin, eta ez du baztertzen, hala irizteko kasurako, jarduera aldi baterako gelditzea kostan amuarekin berdela arrantzatzen duten itsasontzientzat. Geldialdi hori Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (EIAAF) kontura konpentsatuko litzateke.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea