Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, txitxarroaren arrantzaren aldi baterako geldialdiak eragiten dien eta egoitza-portua Euskadin duten ontzientzako, inguraketako eta aparailu txikietako ontzientzako, laguntzak deitzeko denari.
Agindu honetan jasotako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen gehieneko guztizko zenbatekoa 268.784 euro da. Funts horietatik 188.148,80 euro, % 70, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari (EIAAF) dagozkio, eta gainerako % 30, hau da, 80.635,20 euro, Euskadiko aurrekontuei dagozkie. Laguntzen guztizko zenbatekotik, 163.184,0 euro armadoreentzat dira eta 105.600,00 euro arrantzaleentzat.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea