Arrantza: Amaia Barredo sailburuak EBren kontrol handiagoa proposatu du iraunkortasunarekiko konpromiso handiagoa izateko, bereziki Europa iparraldeko Estatuen flotei eta legez kanpoko harrapaketei dagokienez

Argitalpen-data: 

Amaia Barredo´k Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua "Europa Iparraldeko estatuetako arrantza-ontzidien jasangarritasunarekiko kontrol eta konpromiso handiagoa" proposatu du gaur goizean Bermeon. "Bizkaiko Golkoko espezie batzuen kopuruan azken denboraldietan izan den beherakadak zerikusia izan dezake gehiegizko arrantza horrekin, eta ez da bidezkoa gure arrantzaleek, Batasuneko legediak betetzen dituztenek, esleitutako kupoak behar bezala behatzea eta espezieak mantentzeko iraunkortasunaren aldeko babes eredugarria erakustea, beste batzuen jarrera ez oso solidarioak pairatzea".

Amaia Barredok, Arrantza eta Akuikulturako sailburuorde Leandro Azkuerekin batera, Bermeoko Arrain Azokan parte hartu du, eta honako hau adierazi du: "Beharrezkoa da EBk legez kanpoko arrantzaren aurka ekintza gehiago egitea, egia da kontrol-sistemak ezarri direla, baina eraginkortasuna murriztu egiten dute estatu kideek aplikatzen dituzten kontrol eta zehapen desberdinek".

Kontuen Europako Auzitegiaren txosten baten arabera, "legez kanpoko arrantza, aitortu gabea eta arautu gabea itsas ekosistementzako mehatxu handienetako bat da, eta arrantza modu iraunkorrean kudeatzeko ahaleginak ahultzen ditu.

Lanak adierazten zuenez, "legez kanpoko arrantzari aurre egiteko ezarritako kontrol-sistemak partzialki eraginkorrak dira; arriskua arintzen badute ere, haien eraginkortasuna murriztu egiten da estatu kideek modu ez oso uniformean aplikatzen dituztelako kontrolak eta zehapenak".

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea