Erakundearen gobernantzari buruzko barne-gai garrantzitsuak eztabaidatu dira, hala nola Estatutuak aldatzea, 2024ko urteko kontuak onartzea eta 2025eko aurrekontuaren betearazpenaren jarraipena egitea.
Mahaiko kideek gaurkotasuneko gaiak ere jorratu dituzte, hala nola EBren etorkizuneko aurrekontua, Ozeanoaren aldeko Ituna, eta segurtasuna eta erresilientzia.
Mikel Antonek EBren etorkizuneko aurrekontuari buruzko eztabaidan parte hartu du, eta adierazi du kezkatuta dagoela funtsen kudeaketa birzentralizatzeak dakartzan arriskuez, eta azpimarratu du garrantzitsua dela eskualdeak bigarren mailan ez uztea. Euskadik, gauzatzeko gaitasun handia eta Europako funtsen erabileran ibilbide sendoa duen eskualde gisa, asmo handiko ikuspegia du, bolumen handiagoko, malguagoko eta trantsizio berrietara egokitutako aurrekontuaren alde eginez.
Azkenik, Bureau Politikoak aurrera egin du IEPK 2025en Batzar Nagusiaren antolaketan, Bartzelonan, azaroaren 19tik 21era bitartean.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
REVIE - Red Vasca de Información Europea: acceso a otros contenidos de actualidad europea