Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak eta Guruzne Carrasson Sopelako alkateak Jaurlaritza Visesa sozietate publikoaren bitartez Sopelan bultzatzen ari den alokairuko etxebizitza babestuen bi sustapenen obrak bisitatu dituzte. Guztira, alokairuko 57 etxebizitza babestu (BOE) sustatzen ari dira: 33 etxebizitzako sustapen bat Loiola Ander Deuna kaleko 51. zenbakian eta 24 etxebizitzako beste bat Telleri kaleko 1. zenbakian. Biak Europar Batasuneko Next Generation funtsekin finantzatuta daude, eta guztira 8,5 milioi euroko eraikuntza- eta urbanizazio-aurrekontua (IHP, BEZik gabe) eta 9,2 milioiko inbertsioa ekarri dute.
Lehenengo kasuan 1.390.719 euro (guztizkoaren % 21,56) Next Generation EU funtsetatik datoz, eta bigarrenean 1.028.735 euro ( % 22,33).
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea