Administrazio digitala: WE BUILD Europa-mailako proiektuak, 26 herrialdetako erakundeekin egindakoak, Europako EUDI nortasun digitaleko tresnen zorroaren erabilera-kasuak landuko ditu, eta Eusko Jaurlaritzarekin lotutako informatikako eta identifikazio elektronikoko erakundeek parte hartuko dute

Argitalpen-data: 

Digitalizazioaren abangoardian egoteagatik, herritarren izapideetarako adimen artifizialeko algoritmoen erabilera bezalako ekimenekin, Euskadi WE BUILD (“Eraikitzen dugu”) Partzuergoan parte hartzeko aukeratu dute. Partzuergo horren helburua Europako Identitate Digitala hedatzea da.

Aste honetan hasi da WE BUILD proiektua aurrera eramateko lehen jardunaldia Amsterdamen, Europako 26 herrialde baino gehiagoren parte-hartzearekin. Euskadik Ejie eta Izenpe Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearen eta euskal administrazioen identifikazio eta sinadura elektronikorako plataformaren eskutik hartuko du parte proiektuan. Herbehereak, Alemania eta Suedia izango dira partzuergoaren buru eta proiektuak 26 milioi eurotik gorako aurrekontua eta bi urteko iraupena izango du.

Eusko Jaurlaritzaren eraldaketa digitalerako ikuspegi eta estrategiarekin guztiz bat datorren ekimena da.

Izan ere, WE BUILDek Nortasun Digitaleko EUDI zorro digitalak lehen aldiz martxan jarri nahi ditu, zorro horien bideragarritasuna, segurtasuna, eraginkortasuna, konfiantza aztertu eta zorro horien erabilerak ekar ditzakeen onurak ebaluatzeko. Era berean, prozesuak automatizatzeko eta EUDI Wallet delakoak herritarren eta enpresen eguneroko bizitzan izan dezakeen eragina ere aztertuko da.

WE BUILD ekimenaren barruan, izapideak arintzeko, burokrazia murrizteko eta transakzio digital seguruak bermatzeko 13 kasu garatuko dira, Europar Batasun osoan aplikagarriak izango direnak, elkarreragingarritasun-esparru baten baitan.

Euskadik 3 erabilera-kasuren garapenean (zergen ordainketa, mikrokredentzialak eta ordainketak) eta Member States Advisory Forumean parte hartuko du (“Estatu Kideen Aholkularitzazkoan”, alegia, parte hartzen duten erakunde publikoek osatutako gobernantza- eta partaidetza-foroan).

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea