Europako Batzordeak Urte Anitzeko Finantza Esparru bat eta 2028-2034 aurrekontua aurkeztu ditu, anbizio handikoa eta dinamikoa, Europa indartsuago baterako, ia 2 bilioi euroko zenbatekoarekin (edo EBko errenta nazional gordinaren % 1,26, batez beste, 2028 eta 2034 artean).
Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)
Von der Leyen presidenteak EBren hurrengo epe luzerako aurrekontuari buruz egindako adierazpena aurkeztu da. 6 zatitan egituratu du.
1. Nazio eta Eskualde Lankidetzak: Europako inbertsioaren egituraketan berritasun nagusia dira. EBren programak eta tresnak figura berri horren arabera koordinatuko dira lurralde bakoitzean. Gainera, honako hauek egongo dira:
"EBko Mekanismo edo Baliabide (EU Facility)" berria, Partenariatuei gehitutako behar estrategiko edo apartekoak hornitzeko.
Catalyst Europe: EBko maileguen modalitate bat izango da, eta Lankidetzak ere osatuko ditu.
2 . Lehiakortasun Funtsa: Europa lehiakorrago egiteko behar diren hainbat ildo estrategiko bilduko ditu, eta oso lotuta egongo da Horizon Europe-rekin eta berrikuntzari lotutako beste tresna batzuekin.
3 . Defentsaren Batasuna: espazioaren sektorearekin batera, Von der Leyenek lehentasun hori nabarmendu du Lehiakortasun Funtsaren ildoen barruan.
4 . Europa Globala: inbertsio-ekintzak, merkataritzakoak, humanitarioak, garapenerako laguntzakoak, herrialde kide berriekikoak eta Ukrainarentzako laguntza bereziak biltzen dituen multzo berri bat da.
5. Krisien aurrean bizkortzeko eta erreakzionatzeko tresnak, hala nola Malgutasun Tresna edo Krisietarako Mekanismoa, azken hau izango delarik 2026an bukatu behar den Next Planaren funtzionamendutik gertuen izango dena, finantza merkatuetan eskatuko baita mailegu oso handia, nahiz eta ez Next bezainbestekoa.
6. Dirusarrera berriak: ingurumen eta osasunari loturiko tasa berriak eta CORE, enpresa handien ekarpen tresna bat.
Beste berrikuntza aipagarri batzuk:
Iruzurraren aurkako arkitektura,
Unitateko Segurtasun Sarea, (Unity Safety Net) nekazaritza-sektoreari begira,
Agora programa (Europa Sortzailea eta Herritartasun eta Balioen programa bateratzen dituena).
Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)
Hurrengo epe luzerako aurrekontuari buruzko galderak eta erantzunak argitaratu dira
Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)
Europako Batzordeak iruzurraren aurkako erreforma bat aurkeztu du EBko aurrekontua babesteko, EBko iruzurraren aurkako arkitektura berrikusteko hausnarketa-prozesu egituratu bati ekinez.
Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)
Urte Anitzeko Finantza Esparru berriaren Lehiakortasunerako Europako Funtsari buruz Séjourné lehendakariorde exekutiboak egindako oharrak argitaratu dira.
Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)
Mînzatu eta Fitto lehendakariorde exekutiboen eta Hansen komisarioaren oharrak argitaratu dira, nekazaritzarekin, kohesio-politikarekin eta enpleguarekin lotutako Urte Anitzeko Finantza Esparruaren erabakiei buruz.
Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)
Sikela, Šuica eta Kos komisarioek Europa Globala tresnari buruz egindako oharrak argitaratu dira.
Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea