2021-2027rako Europako Gizarte Funtsa Plus-ek Eusko Jaurlaritzaren 3.9 milioiko laguntzak hornitu ditu adingabeak ardurapean dituzten familia behartsuentzat, premia larriko produktuak erosteko txartelen bidez

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak adingabeak ardurapean dituzten familia behartsuak laguntzera 3,9 milioi euro bideratzea onartu du gaur. Bozeramaileak azaldu duenez, laguntza programa hau elikadura eta higiene pertsonaleko produktuak eskuratzeko izango da eta txartel edo bonuen bitartez garatuko da.

Laguntzek, hasiera batean, hiru hilabeteko iraupena izango dute eta diru-kopuruak honela banatuko dira: bi kideko familiek hilean 130€ jasoko dituzte; hiru kidekoek 160€ jasoko dituzte hilean; lau kidekoek, 190€ hilean eta bost kide edo gehiagoko familia-unitateek 220€ jasoko dituzte hilean.

Ekimen hau 2021-2027ko Europako Gizarte Funtsa Plus-ek kofinantzatzen du.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea