UPV-EHUk bat egin du EBk eta beste erakunde batzuek bultzatutako Ikerketaren Ebaluazioaren Aurrerapenerako CoARA Koalizioarekin

Argitalpen-data: 

 

'The Coalition for Advancing Research Assessment' izeneko Europako ekimenak ikerketa ebaluatzeko sistemari buruzko hausnarketa ireki du, eta Euskal Herriko Unibertsitateari aukera emango dio hobekuntzak proposatzeko nazioarteko ikertzaileen komunitatearekin batera

 

Erakundeen koalizio horretara (https://coara.eu/) dagoeneko 600 unibertsitate, ebaluazio agentzia eta ikerketa zentroak atxiki dira, gehienak Europakoak, indarrean dauden ebaluazio metodoak erreformatzeko premiazko beharrari buruzko adostasunetik abiatuta.

 

CoARA akordioa sinatu duten erakundeek esperientzia trukatzeko tresna da. Horretarako, aldizka bilerak egiten dira, estatu mailan (National Chapter) zein Europako mailan (Kideen Urteko Batzarra, urtero).

 

Bestalde, joan den otsailaren 9an Madrilen CoARAren National Chapter Spain lantaldea martxan jartzeko ekitaldia egin zen. Lantaldea Europako Unibertsitateen Elkarteak sustatu du eta karrera akademikoa ebaluatzeaz arduratuko da.

 

 


Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea