New European Bauhaus 2024 Sariak 20 proiektu eta espazio sortzaileri emango zaizkie Jaialdian

Argitalpen-data: 

Apirilaren 9tik 13ra bitartean Bruselan egingo den New European Bauhaus Jaialdiaren barruan, New European Bauhaus 2024 sarien banaketa ekitaldia egingo da, eta bertan 20 proiektu, diseinu eta ideia sarituko dira, New European Bauhaus-en konpromisoa eta balioak lerrokatu eta horren adibide direnak.

2021eko edizioan, Donostian kokatutako Ulia Lorategia baratze komunitarioak irabazi zuen lehen saria, "Elkartzeko eta partekatzeko leku berrasmatuak" kategorian.

Hogei proiektu irabazleetatik bi herri-bozketa bidez aukeratuko dira. Botoa emateko epea martxoaren 27an amaituko da, eta esteka honen bidez egin daiteke.

Informazio gehiagorako: New European Bauhaus Prizes 2024 | New European Bauhaus Prizes 2024 (europa.eu).

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea