Natura 2000 Sarea 1992an sortu zuen Habitat Zuzentarauak, eta EBko kontserbazio-tresna nagusia da. Txosten batek 2010etik 2021era Sarean egindako inbertsioa ebaluatu da Euskadin

Argitalpen-data: 

Informazio osoa “Natura 2000 Sarearen ebaluazio ekonomikoa Euskadin. 2010-2021 aldiko metodologia eta emaitzak” argitalpenean kontsulta daiteke.

 

Euskadi naturaguneen kontserbazioan eta mantentze-lanetan gehien inbertitzen duen Europako lurraldeetako bat da; batez beste, 98,6 euro inbertitzen dira urtean hektareako, eta 63,2 euro hektareako, batez beste, Europar Batasunean.

 

Natura 2000 Sarea, 1992an sortua EBko Habitatei buruzko Zuzentarauaren eskutik, funtsezko tresna da, besteak beste, biodibertsitatearen galera geldiarazten eta galera horrek giza ongizatean, sistema sozioekonomikoan eta etorkizuneko belaunaldietan izango lituzkeen ondorio negatiboak arintzen eta murrizten laguntzeko. Hala, Natura 2000 Sarea Europar Batasunean naturaguneak kontserbatzeko tresna nagusia da, baita babestutako lurraldeetan garapen jasangarria sustatzeko aukera ere.

 


Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea