Minaren Eragin Sozialari buruzko Europako adituen bilgunean parte hartzen du Osakidetzaren Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari izendatu berria

Argitalpen-data: 

Arabako ESIa Osakidetzan 30 urteko esperientzia duen Enrique Bárez Hernández mediku anestesiologoak zuzenduko du.

Osasun Sailak eta Osakidetzak zuzendaritza-taldeak osatzeko bidean egindako beste urrats bat da, Osasuneko sailburuak euskal osasun publikoa eta, bereziki, Lehen Mailako Arreta indartzeko abian jarritako berritze-prozesuaren barruan.

Nazioartean, 2012tik, Bárez jauna Osakidetzaren ordezkari izan da Societal Impact of Pain plataforman. Europako foro horren helburua da minak gure gizarteetan duen eraginaz kontzientziatzea, informazioa trukatzea, jardunbiderik onenak partekatzea, eta Europan mailan estrategia eta jarduera politikoak garatzea eta sustatzea, Euskadin minaren arreta hobetzeko.

Bere ibilbidean zehar minaren arloko sariak eta aintzatespenak jaso ditu, eta horien artean nabarmentzekoa da 2016an Minaren Espezialitate Onenaren Best in Class sari entzutetsua. Era berean, bere proiektuak kronikotasunari heltzeko jardunbide egokien katalogoetan sartu dituzte, bai Europa mailan, bai Estatu mailan.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea