Lehendakariak gogorarazi duenez, Euskadik bere posizioa indartu du Europako Berrikuntza Panelean liderrak diren herrialdeekin batera, Tecnaliak abian jarritako hidrogeno-laborategiaren moduko inbertsioekin.

Argitalpen-data: 

Gaur goizean, Iñigo Urkullu Tecnalia-n izan da, bertan hidrogenoaren teknologiak garatzeko Europan aitzindaria den laborategi berri bat ipini baitute abian.

 

Zentzu horretan, Lehendakariak ziurtatu du Euskadi herri berritzailea dela eta gogoratu du azken hamarkadetan hirukoiztu egin direla berrikuntzan egindako inbertsioak, 1.800 milioi eurora iritsi arte, baieztatu duenez, “gure historiako kopururik handiena”; horri esker, Europako Berrikuntzaren Panelean Euskadik duen kokalekua indartu egin da; Euskadi, orain, Alemania, Austria, Frantzia eta gisa horretako herrialdi “indartsuen” ondoan dago.

 

 

 


Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea