Lehendakariak Euskaltzaindiari emandako Europako Herritarren Saria ekarri du gogora, euskarak, Europak bezala, mugarik ez duela erakutsi zuena

Argitalpen-data: 

Iñigo Urkullu Lehendakaria Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izan da gaur goizean, horren lan-ildoak eta helburu nagusiak bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

Ekitaldian, Euskaltzaindiko arduradunekin batera, sortu zenetik Euskaltzaindiak egin duen lana izan du hizpide Urkulluk. Erakundeak 2013an lortu zuen "Europako Hiritarren Saria" ekarri du gogora, eta, bere ordezkariei zuzenduta adierazi duenez, "urteetan zehar egindako lanari emandako aitortza izan zen eta merezimendu osoz jaso zenuten". Sari horrek erakutsi zuen "euskarak, Europak bezala, mugarik ez duela", gaineratu du.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea