Lehendakaria Arku Atlantikoaren Batzordeko buru izateko hautagaia izango da Itsas Eskualde Periferikoen Biltzarreko Batzar Nagusian, Maltan, eta mugaz gaindiko loturak indartuko ditu Iparraldeko Mankomunitatearekiko lehen bileran

Argitalpen-data: 

María Ubarretxenak, Jaurlaritzaren bozeramaileak datozen egunetan egingo diren bi hitzordu garrantzitsu aurreratu ditu: "Urriaren 2tik 4ra, Maltan, Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziaren 52. batzar orokorrean parte hartuko dugu, bertan gauzatuko baita lehendakariaren hautagaitza Arku Atlantikoaren Batzordearen lehendakaritzarako".

Bigarren hitzordua urriaren 7an izanen da, Lehendakaria Jean-René Etchegaray Ipar Euskal Herriko Elkargoko lehendakariarekin bilduko baita Baionan, mugaz gaindiko lankidetza loturak sendotzen jarraitzeko.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea