Basque Team Fundazioak Gabonetako Gala ospatu du EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan. Bertan, Fundazioarekin harremana duten 250 pertsona baino gehiago batu dira: kirolariak, erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariak, enpresak, kirol federazioetako ordezkari eta teknikariak eta enpresa babesleak.
Lehen lehendakariordeak eta Basque Team Fundazioko Presidenteak, Ibone Bengoetxeak itxi du ekitaldia eta kirolariei eskerrak eman dizkie euskal kirolaren enbaxadoreak direlako Europan: “Mila esker Basque Team-ekin lotura duzuen guztiei, goi mailako euskal kirolaren alde egiten duzuen guztiagatik. Europan, eta munduan, oihartzuna du gure herriak, zuei esker. Gure nortasunaren eta identitatearen enbaxadore zarete. Euskaltzaletasunaren enbaxadore”.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea